Euskal preso eta iheslari politikoak herrira lemapean, egun osoko jaia egingo dute bolibartarrek.
Bazkarian izena emateko epea astelehenean amaitzen da. Horretarako, herritarrek Arkupe tabernan izena eman edo ondoko telefono zenbakira deitu beharko dute: 608 414 748. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik beherakoek, 7. Bazkaria 14:30ean hasiko da, frontoian, eta mendua ondokoa izango da: entsalada nahasia, gisaue, pastela, kafi eta kopi eta edarixe.

Elkartasun Eguneko antolatzaileak, kartelagaz.
Ziortza-Bolibarko herritarrek bigarren urtez antolatzen dute Elkartasun Eguna. Eta egun handia ospatzeko gogotik lan egin dute herritarrek. Izan ere, prestaketa lanak ez dira nolanahikoak izan.
Egitaraua