https://www.youtube.com/watch?v=VF9vqohYmvM Ehunka lagun batu dira gaur eguerdian [maiatzak 31] larriki gaixo dauden presoak etxeratzeko eskatzeko. 12:30ean zegoen Manifestazio Nazionalaren hitzordua jarrita Alamedan, baina, ordu horretarako Alameda eta inguruak jendez gainezka zeuden. Puntu-puntuan Kantoipe aldera abiatu da Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera! lema zeraman manifestaldia. Euren aurretik, larriki gaixo dauden 12 presoak irudikatzen zituzten beste horrenbeste pertsona joan dira burdin barra beltzen itxurako kartzela ateen atzean.
https://www.youtube.com/watch?v=A8G1Y_US0SM&feature=share Ikastolak 50 urte betetzen ditu aurten. Eta ospakizunak eta bestelako ekintza bereziak egiteaz gain, ikastolaren urteurren borobila irudietara eraman dute ikastolako kideek. Horrela ba, bide honek ikastolak eduki duen bilakaera eta bertako kide izan diren eta izaten jarraitzen dutenak agertzen dira ikusentzunezkoan.