Bihar hasiko dira Ondarroako Kamiñazpi auzoko jaiak
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Gaur goizean Kamiñazpiko parkeko karpa ipintzen egon dira
Bihar iluntzeko txupinazoarekinjaia hasteko dena prest dago Kamiñazpin. Parkea eta inguruetan ipini dituzten karpa eta txosnak hurrengo egunetan hainbat herritar hartzeko zain daude. Iluntzeko txupinagaz batera beltz eta horiz jantziko dira Kamiñazpi auzoko kaleak, eta ondarrutarrek jaia domeka goizaldera arte luzatzeko aukera izango dute.
Bihar, esate baterako, egingo diren ekimen guztien artean, Kamiñazpiko parkea jendez beteko da herritarrek egindako Play Backak ikusteko. Gaua dantzan pasatu nahi dutenek, ostera, herriko hainbat DJek eskainiko dituzten kantuekin gerriak astintzeko aukera paregabea izango dute.
Zapatuari dagokionez, kirolez blai hasiko dute jaien azken txanpa; pala txapelketagaz eta bizikleta ginkanaz, hurrenez hurren.
Eguardian paellak nahi moduan prestatu ostean, han hemenka jarrita paella janean batuko dira auzotarrak. Bertsolariek girotuko dute bazkalondoa, eta nahi dutenek, bikoteka musean aritzeko aukera ere izango dute. Eguna kontzertu eta musikarekin amaituko dute. Eta azkenik, galtzontzillo eta pantaloi lasterketak emango die amaiera jaiei.
Pintxoak, auzolanean
Kamiñazpiko jaiak antolatu ahal izateko auzokoen eta auzokoak ez direnei ere eskari berezi bat eskatu nahi izan dute antolatzaileek.
«Auzotarrei eta herritarrei laguntza eskatu beharrean gaude. Bakoitzari berak egindako tortillak, kroketak, txorizoak… jeisteko eskatzen diegu, ostean, txosnetan ipintzeko», eskatu dute Kamiñazpiko jaien antolatzaileek.
Etxean prestaturiko janari horiek txosnetan jasoko dira: gaur, 19:00etatik aurrera, eta, bihar, 10:00etatik aurrera.
EGITARAUABihar:
18:30ean. Jai hasiera. Txupinazoa eta Izarra ta Maren trikitilariak.
19:30ean.Pop-Rock kontzertua Unanue Musika Eskola eta Bermeoko Musika Eskolako ikasleen eskutik.
21:00etan. Play back lehiaketa.
23:00etan. DJ Elepunto.
01:00etan. DJak: DJAlain, DJ Xuban eta DJ Koldo.
Etzi:
10:00etan.Kamiñazpiko hamargarren Pala Txapelketa kamiñazpiko frontoian. Ordun berean, txistularien kalejira Kamiñazpin zehar.
16:30ean. Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak.
17:00etan. Mus txapelketa Zubi Zahar ikastolan.
18:30ean. Andik Onako Jabi musika jartzen.
19:00etan. Meza santua.
22:30ean.Oihan Vega musika jartzen.
01:30ean. Galarreni taldearen kontzertua.
04:00etan. Galtzontzilo eta pantaloi karrera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.