Lea-Artibai Rallyak lehia bizia eta ikuskizun bikaina eskaini ditu lehen etapan
https://www.youtube.com/watch?v=dPqXexi1nVA
Gaurko modura bihar ere Gorka Antxustegik eta Xabat Urrestik irtengo dute lehenengo Lea-Artibai Rallyko bigarren etapa egitera. Biharko irteera jokoan, lehia bizia egon da gaur parte hartzaileen artean. Gaur lortutako sailkapenaren arabera irtengo dira bihar autoak.
Lea-Artibai eta Mutriku
Gaurko modura bihar ere Gorka Antxustegik eta Xabat Urrestik irtengo dute lehenengo Lea-Artibai Rallyko bigarren etapa egitera. Biharko irteera jokoan, lehia bizia egon da gaur parte hartzaileen artean. Gaur lortutako sailkapenaren arabera irtengo dira bihar autoak.
III. Lea-Artibai Rallyko lehen etapako bizkorrenak Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti izan dira. Autoagaz gustora agertu da Gorka Antxustegi gidari markina-xemeindarra. “Ez da Espainiako Txapelketetan erabiltzen dudan Suzuki Swift bera, baina bai antzekoa, eta beraz, lehenengo tartean eskua hartu diogu eta gero oso gustora ibili gara”, adierazi du rally amaieran.
Gorka Antxustegi.
Gernika Racingeko Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga izan dira gaurko bigarrenak eta hirugarren egin dute Txus Jaio eta Jesus Urkidik. Markina-Xemeingo bikoteak arazoren bat izan du azken sekzioan autoagaz, eta asistentzi gunera ailegatu bezain laster hasi dira autoa biharko prestatzen. Aingeru Castro eta Angel Castro Jaio eta Urkidiren atzetik geratu dira bi segundura.
Euria eginda zegoen arren, errepide sikuko gurpilekin arriskatu dute parte hartzaile gehienek, eta gaurko etapa haizetakoa martxan jarrita hasi duten arren asmatu egin dute, azkenean ez du eta euri gehiegirik egin.
Lea-Artibai Rallyko antolatzeile KPR eskuderiak Etxebarriko industrigunean prestatu duten ikuskizunerako tartean batu da gaurkoan ikusle multzorik handiena. Bertan ikusi ahal izan dute rallyzaleek autoen irristatze ikusgarriak.
Bigarren etapa
Rallyaren erdia ere ez dute egin parte hartzaileek oraindik, beraz, bihar izango dute zatirik handiena. 08:30ean irtengo du lehenengo autoak Asterrikarantz. Lehenengo tartea oso gogorra izango da, nahiko irristakorra da eta. Auzobideetatik eta zementozko bideetatik gurutzatuko dute Asterrika autoek. Biharko tarte “izarra” bera dela aurreratu dute antolatzaileek.
Asterrikakoa eta gero, rally asko geratuko da oraindik: Ispastertik Ereñora bi bidar egin beharko dute parte hartzeileek eta arratsaldean Markina-Xemein eta Aulesti, eta Urrutxua, Munitibar eta Ziortza-Bolibar artean ibiliko dira. Arratsaldeko lehen tartea 15:05ean hasiko da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.