Andiko baserriko kideek aurkitu zuten animalia. “Ahuntzak gordetzera joan ginenean, txakurrak zaunka egiten hasi ziren, etengabe. Arraroa egin zitzaigun eta halako baten konturatu ginen txakurrak dordokari egiten ziola zaunka”.
Dordoka hantxe zegoen, belarretan,
bizirik. “Bizi-bizi zegoen eta tamaina handikoa zen. Belarjalea zen”, azaldu du Mari Jose Aboitiz Andiko baserriko bizilagunak.

Aurkitutako dordoka, Andiko baserriko kide baten eskuetan.
Animalia
eskuetan hartu, eta
pixa ere egin ziola esan du. “Hain zegoen bizirik ze, eskuan pixa egin zidala”, dio Aboitizek, barrez. Aurkitu zuten moduan,
mendiak aske utzi zuten. “Ez dakigu nondik eta nola ailegatu zen dordoka mendiko gune horretara. Baina urte batzuk zituena begi bistakoa zen, handia zen eta”. Zelaian aske utzi eta gero, berriro ez dutela ikusi gaineratu du. “Hortik ibiliko da, ustez”.
Aurkikuntza bitxia iruditu zitzailea esan du Aboitizek. “Inguru horretan dordoka bat aurkitzea arraroa da, bitxia, oso”. Buruari bueltak emanda, duela urte asko,
auzotar batek dordokak eduki zituela gogoratu zuten Andiko baserrikoek. “Agian harek aske utzi zituen eta horietako bat da hau. Edo ez. Batek daki!”.
Dordokaren jabea
Albistea zabaldu bezain pronto, dordokaren jabea agertu da. Auzoko batena zen eta ihes egin zion. Bila ibili bazen ere, ezin izan zuen topatu. Andiko baserrikoek aske utzi zutenez, gaur (barikua) arratsaldean saiatuko direla topatzen esan dute herritarrek.