Artibai Futbol taldearen zozketako zenbaki saritua 7275 izan da
Artibai Futbol Taldeak Elziegoko Marques de Riscal hotelean gau bat, bodegara bisita, spa, bazkaria eta afaria saria zuten txartelen zozketa egin du, eta 7275 izan da saria lortu duen zenbakia. Futbol taldeko kideek jakitera eman dutenez, ekainaren 1a izango da saria jasotzeko azken eguna. Zortedunak 699 527 739 telefono zenbakira deitu behar du Artibai Futbol Taldeko kideekin hartu emonetan jartzeko