Erabakitzeko eskubidearen aldeko jai handia prestatu du
domekarako
Etxebarriko Gure Esku Dagok.
12:00etako trikipoteoagaz hasiko dute jaia eta
ondoren murala egingo dute Plaza Barrin batzen diren guztien artean.
Mahaiak ipinita edukiko dituzte
14:30erako eta bakoitzak bere etxetik ekarritako janagaz
bazkalduko dute denek batera bertan.
Bazkalostean dantza eta giza katea egingo dituzte, eta
amaitzeko argazki erraldoia aterako da.
Gure Esku Dagoren kamisetak jantzi eta jaian parte hartzera gonbidatu ditu Etxebarriko taldeak herritar guztiak. Aurkezpen egunean taldeak azaldu zuen modura, ideologia, adin eta pentsamolde guztietako lagunek osotzen dute taldea eta nahi duen guztiari ateak zabalik dago. Euskal Herria nazio naturala dela eta erabakitzeko eskubidea daukala aldarrikatzen dute. Barikuero 18:00etatik aurrera Olaia aurrean kamiseta eta metroak saltzen egoten dira Etxebarriko Gure Esku Dago dinamikako kideak.
Ekainaren 8an Durangotik Iruñearaino egingo den giza katearen 13. kilometroan izango dute lekua Etxebarritarrek.