Maiatzaren 31n Ondarroako
Alamedatik hasiko den manifestazioarako deia egin dute gaur larri dauden presoen egoeraz arduratuta dauden jendartearen
sektore ezberdinetako norbanakoek.
Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera! erreibindikatuko dute
12:30ean hasita Ondarroako kaleetan zehar.

Iera Arantzamendi Ondarroako Iparra Galdu Baik plataformako kideak eta Kepa Martinez de Lagos Herria 2000 Eliza taldeko Santutxuko bizilagunak kartzelan larriki gaixorik dauden 11 euskal presoren egoera agertu dute gaur Bilbon egin duten agerraldian. Horien esanetan, “hamaika diagnostiko, hamaika gaitz, hamaika egoera kritiko pairatzen dituzte presoek. Eta osasun txosten horien atzean legediaren aplikazioak kontrakoa adieraz badezake ere, erabateko giza eskubideen urraketa dago”.
Gatazkari preso eta iheslarien afera barnebilduko duen soluziobide adostu bat emateko prest agertu dira arlo ezberdinetako norbanakoak
Iosu Uribetxeberria, Ventura Tome edota Ibon Iparragirreren kasuak eskubide urraketa horien adibide direla gaineratu dute, halaber. “Ibonek espetxealdi arindua zuen gaixotasun larri baten ondorioz eta gaur bere egoerak txarrera besterik ez du egiten espainiar estatuak kartzelan mantentzen duen bitartean”. Dispertsio politikaren bidez Iparragirre etxetik eta bere gaixotasuna artatzen duen Basurtuko ospitaletik urrundu dutela azaldu dute. “
Alarma guztiak piztu dira Ibonen egoeragatik; dohako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirik krudelenetarikoa bihurtzeraino”.
Bide beretik, euskal jendartea “sufrimenduaren atea itxi eta konponbidearen lehioa zabaltzeko” prest dagoela esan dute. “Gatazkari preso eta iheslarien afera barnebilduko duen soluziobide adostu bat eman beharrean gaude elkarrekin”.
Horrrela ba,
gaixotasun larriak dituzten presoen berehalako askatasuna eskatu dute. Eta hori ahalbidetzen den
bitartean gertuko espetxe batera hurbiltzea exijitu dute.