
Hubert Montagner haur pedagogian aditua
Bergarako Aranzadi Ikastola, Arizmendi eta Azkue Ikastolak antolatuta,
Konfiantzaren Pedagogia deritzon hezkuntza ereduaren gaineko I. Bilgunea egingo da barikuan eta zapatuan Lekeitioko Ikusgarri Aretoan. Hezkuntza alorreko hizlari entzutetsuek hartuko dute parte jardunaldietan.
Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Aranzadi eta Arizmendi Ikastolak eta Lekeitiko Azkuek marko pedagogiko berritzaile hori sortu dute, hain zuzen ere, haur hezkuntzarako, eta eraikita duten ezagutza beste zentro batzuekin partekatzea izango da bilgunearen helburua.
Hizlarien artean egongo dira, besteak beste,
Hubert Montagner, haur pedagogian aditua;
Rafael Cristobal, haur psikiatrian eta psikologian aditua eta Aranzadi eta Arizmendiko aholkularia, eta hezkuntza aholkulari lanak egiten dituen
Javier Bahon.
Hitzaldiak
Barikuan, Hubert Montagnerrek,
Erritmo biologikoak eta eskola-denboraren antolaketari buruz hitz egingo du eta
Korsikako Monticelloko eskolaren gaineko zehaztapenak ere emango ditu. Aranzadi, Arizmendi eta Azkue ikastoletako kideek berriz, euren proiektu pedagogikoa ezagutzera emango dute.
Zapatuan, Javier Bahon eta Ane Barrusok,
Pentsatzen ikastea eta Adimen hitzak delako hitzaldia eskainiko dute, eta IƱaki Eizmendik eta Lorea Agirrek
Identitate euskalduna eta haur hezkuntza delako hitzaldia.