
Markinako Esku Pelota Taldeak eta Kiroletako udal informazio batzordeak omenaldia eskaini diote udaletxean Andoni Aretxabaleta herriko pilotariari, Binakako Esku Pilota Txapelketako finalera heltzea lortzeagatik. Aurreskua dantzatu, oroigarria eman eta txapela jantzi zioten Markina-Xemeingo pilotari gazteari zapatu eguerdian egindako ekitaldian. Udaletxeko balkoira aterata berba egin zuen Aretxabaletak herritarrek emandako babesa eskertuz.