
Hasiera baten eguraldia aldeko eduki ez bazuten ere,
Mendexako San Isidro Azoka giro “ezinhobean” ospatu zutela esan dute herritarrek. “Hamaiketarako azokako postuak martxan egon ziren eta giroa berotu egin zen”, azaldu dute. Mendexako frontoira eta plazara ehunka lagun joan zirela gaineratu dute. Orokorrean,
frontoian denetik erosteko eta ikusteko aukera egon zela esan dute. “Janaria, landarak, loreak, arropak..”. Erantzun horren aurrean, sailtzaileak eta erosleak pozik agertu ziren goiza zelan joan zen ikusita.

Guztien artean,
“esku trebez” erretako bildotsa dastatzeko aukera izan zuten herritarrek. Eta bildotsari laguntzeko, Mendexako sagardo gozoa edateko aukera ere egon zen. “Jana zein edana,
dena bukatu zen eta baten bat oraindik gehiago jateko gogoagaz geratu zen. Datorren urtean izan beharko du!”, gaineratu dute antolatzaileek.
Zapatuko ospakizunak egin eta gero,
eguenean, San Isidro Egunean, orain arte egin lez
meza eta kopaua egingo dituztela jakin eragin dute mendexarrek.