
600 bat laguneko giza katea osatu zen Lekeition zapatuan Lekeitioko Gure Esku Dagok antolatutako jai handian. Jendearen erantzunagaz oso pozik agertu dira Lekeitioko dinamikaren bultzatzaileak “errezeloak gaindituz, batzen gaituena baloratuz eta ekimen honen helburuari omenduz” sensibilidade eta pentsamolde ezberdinetako lekeitiar, mendexar, amorotar eta ispastertar asko hurbildu zirelako . “Herri bat gara eta eskubidea daukagu gure etorkizuna erabakitzeko. Gure Esku Dago hori gauzatzea!”, azpimarratu dute.