
Argazkia: Bertsolari Elkartea
70 lagun inguru elkartu ziren Aulestiko aretoan, bariku gauean, Joseba Artza, Nerea Ibarzabal, Xanbat Galletebeitia eta Lander Ibarluzea bertsolariak entzuteko; Gai emaile beharretan Jone Antsotegi aulestiarra aritu zen; epaimahaian, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Xemein Larrinaga Iturriarte eta Lander San Martin Lejardi; idazkari beharrak Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituen.
Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, hurrengoak izan ziren bertsolariek lortu dituzten
puntuazioak:
Joseba Artza Zubillara
210,5 puntu
Nerea Ibarzabal Salegi
205,5 puntu
Xabat Galletebeitia Abaroa
192 puntu
Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’
185,5 puntu
Beraz, Joseba Artza Etxebarriko bertsolariak irabazi du Lea-Artibaiko Txapelketako bigarren kanporaketa, eta horrela, erabakita geratu da zeintzuk izango diren
finalean kantatuko duten sei bertsolariak. Hurrengoak izango dira:
Joseba Artza Zubillaga
Nerea Ibarzabal Salegi
Gorka Ostolaza Ikaran
Eneko Arrate Sololuze
Xabat Galletebeitia Abaroa
Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’
Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako
finalerako zita Ziortza-Bolibarko frontoian dago jarrita
, maiatzaren 17an, 17:30ean.