https://www.youtube.com/watch?v=BiPKKlJ7bn0 Maiatzaren 10a zen. Eta hitzordua jarrita zegoen: 12:30etan Alamedan. «Konponbide garaia» zela argudiatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako kartzelaratze aginduari «entzungor» egin eta Urtza Alkorta ondarrutarrak aipatutako orduan eta lekuan «herritarrekin eta lagunekin» egongo zela iragarri zuen. Ordura arte, Alkorta bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera.