
Antolatzaileek Arkupe aurrean jarri zuten irteera eta helmugako karpa.
77 lagunek hartu dute parte aurten, Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako Ibilaldi Neurtuan. 49 lagunek egin zuten 28 kilometroko ibilaldi luzea eta 28k berriz, 14 kilometroko laburra. Markina-Xemeindarrez gainera, inguruko herrietako mendizaleek ere parte hartu zuten ibilaldietan, Elgoibar, Ermua, Berriatua, Ondarroa, Berriz, Etxebarria eta Gernika-Lumokoak besteak beste.
Eguraldia lagun izan zuten eta antolaketagaz ere “pozik” geratu dira parte hartzaileak, beraz, datorren urtean ere berriro antolatzeko gogoagaz agertu dira Markina-Xemeingo mendigoizale taldekoak. “Aurten ez da beste urteetan besteko lagunik batu, hainbat irteera eta ekintza zeuden -eta inguruko herrietan, hala ere, gure asmoa datozenak gustora ibiltzea da eta hori lortu dugu”, esan dute antolatzaileek.
Oiz-ko haize hotza kenduta, giro onean gozatu zituzten ibilbideak mendizaleek.