Anttonek eta Lekerikak jantzi dute
elite mailako Berriatuko San Gregorio zesta-puntako txapela. Irabazleek sekulako partidu gogor eta estua jokatu zuten
Arberen eta Ubilaren aurka. Hain zuzen ere, ordu eta erdi pasatxoko denbora behar izan zuten
35-32 irabazteko. Partidu oso luzea izan zen, eta bi bikoteak oso berdinduta ibili ziren partida osoan. Ikuslea gustura geratzeko moduko finala izan zen, “emozioz betea”.
Elite mailako finalaz gain,
beste hiru final jokatu ziren Mendibarren frontoian.
Nagusien mailan, esate baterako,
Barandikak eta Andonegik jantzi zuten Berriatuko txapela.
30-24 irabazi zioten Bidaburuk eta Anitxuk osatutako bikoteari. “Partidu polita” jokatu zuten bi bikoteek nagusien finalean. “22 tantora arte bi bikoteak berdinduta joan ziren, baina orduantxe apurtu zen partidua”, azaldu dute txapelketaren antolatzaileek.
Gazteetan ere, oso partida “berdindua eta gogorra” egin zuten Goitiak eta Collazok, Mandiolaren eta Jonen aurka.
Goitiak eta Collazok osatutako bikoteak
30-25 irabazi zuen. “24-25 joan ziren irabazten Mandiola eta Jon, baina hortxe geratu ziren. Aurkaeriek azken sei tantoekin partidua apurtu eta txapela eramatea lortu zuten”. Azkenik,
umeek ere partidu ederra jokatzeko aukera izan zuten.
Urkok eta Lekoixek 25-11 “errez” irabazi zioten Olabarriak eta Danelek osatutako bikoteari. “Olabarria eta Danel oso urduri ibili ziren, eta aurkariek partida irabazteko oso erabakiorra izan zen”.