Goxerri eta Edu Lizardi 30-28 nagusitu ziren Igor Elezgarairen eta Iñigoren aurka jokatutako
finalean. Bi bikoteen arteko final handia nahiko berdindua joan zen, baina aurten, Igor Eleizgaraik ezin izan du bere bosgarren txapela jantzi. “Aurreko lau urteetan berak eraman du txapel preziatua, baina aurten txapeldunorden egin du. Egia esan, oso jokalari ona da”, aipatu dute antolatzaileek. Hirugarren eta laugarren postuak argitzeko beste partidan, ostera, Kepak eta Joseba Elezgarai txikik lortu zuten hirugarren postua, Ilarra eta Urtziri 25-20 irabazi ondoren.