
Herriko eta inguruko ekoizleek plazabarripean jarritako postuetan eskaintza zabala aurkitu zuten bisitariek: ortuari, sagardo eta txakoli, ogi eta gozo, ezti, gazta eta haragikiak. Denetarik dastatu eta erosteko aukera egon zen.
Goizetik erretzen egon ziren bildotsen pintxoek ere eskari handia izan zuten, eta ilara handiak sortu ziren betez ere lehenengo momentuetan.
Euskal Borderren artzain txakurrek, bestelde, ikuskizun polita eskaini zuten Zelaian. Ardien modura, ahateak zaindu eta bideratu zituzten txakurrek, umeen laguntzagaz.
Eguerdiko etenaldiaren ondoren, zesta partiduak jokatu ziren frontoian eta hasierako lotsak gaindituta, dantzan egiteko aukera egon zen Kupela taldeagaz kontzekupean.