Ibon San Miguel lekeitiarrak Udaibai Kopako hirugarren proba irabazi du
Txikista taldeko Ibon San Miguel lekeitiarrak Gernika-Lumoko II. Mendi Jaiaren barruan jokatu zen Urdaibai Kopako hirugarren proba irabazi du. San Miguelek 24,5 kilometroko proba irabazi du, korrika, eta bi ordu eta 12 segundoko denbora egin zuen. Guztira, 120 korrikalarik parte hartu zuten Arrolape Mendi taldeak antolatzen duen Urdaibai Kopako III. proban.