Caja Rural-RGA taldeko txirrindulariak “pozik” altzatu zituen besoak Markina-Xemeingo Aldaola kaleko helmugan. Atzean utzi zuen, esprintean,
Elías Vega Zirauna-Infisport taldeko txirrindularia eta
02.35.34 denbora eginez amaitu zuen lasterketa. 22 segundutara ailegatu zen hirugarren txirrindularia,
Lizarte taldeko
Ander Plazaola.
Hamar laguneko taldea ibili zen aurrean lasterketa osoan Lastra atzetik ailegatu zenera arte. Lau txirrindulari, Lastra, Vega, Plazaola eta Morales, geratu ziren buruan, baina Lekoitz eta Miloiko azken bueltek erabaki zuten sailkapena.
Sabin Foruria Memoriala lasterketa gogorra dela argi geratu zen atzo. 104 kilometro egin zituzten txirrindulariek Miloi hiru bidar eta Lekoiz bi bidar igonda, eta danetara, 41 txirrindulari besterik ez ziren ailegatu helmugara.
Jorge Arcas (Lizarte), bederatzigarrenak, jarraitzen du Lehendakari Txapelketaren buruan, bestalde, Elias Vega izan zen mendiko txapelduna. Taldekako saria ere, Vegaren taldearentzat izan zen, Zirauna-Infisport.
Eskualdeko lehenengo txirrindulariak,
Iosu Angoitia markina-xemeindarrak, ere izan zuen saria. Hamabigarren postuan geratu zen Specialized-Fundacion Alb taldean ari den gaztea.
Argazki galeria [nggallery ID=151]