Laugarren geratu da
Mutrikuko taldea Laukizko Gaztedi A taldearen aurka tirakada galdu ostean. “Ez ginen fin aritu, pentsatu baino tirakada eskasagoa egin genuen. Lurra eta dena ondo egon zen, baina ez ginen ibili maila egokian”, azaldu dute Mutrikuko taldetik. Berriatuko proba, 680 kiloko bigarren proba izan da. Azkoitian hirugarren geratu eta Berriatuan laugarren egin ostean, Mutrikuko Galdona auzoan jokatuko dute asteburuan finala. Bertan, hirugarren postua lortzeko ahalegin guztiak egingo dituzte. “Gaztedi B taldearekin berdinduta gaude. Aurkariak gogor dabiltza, baina hirugarren postua lortun nahiko genuke”, gaineratu dute.