
Gorka Ostolazagaz jokatu zuen Ibarzabalek buruz burukoa, 110 bertsozale inguru batu zituen Ziortza-Bolibarko frontoian.
Nerea Ibarzabal fin ibili zen zortziko txikian eta bakarka, eta hamarreko txikian eta kartzelakoan ere puntu gehien eskuratu zituen. Horrela, 383,5 puntugaz, txapela eskuratu eta Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du markina-xemeindarrak.
Ibarzabalegaz batera Gorka Ostolaza Potxis (374 puntu), Joseba Artza Urta (246,5 puntu), Xabat Galletebeitia (222,5 puntu), Eneko Arrate (221 puntu), eta Lander Ibarluzea Aitxulua (219 puntu) igo ziren oholtzara.
Txapeldunari Jose Felix Zamakonak jantzi zion txapela, sariak berriz, Jon Ander BarruetabeƱa Ziortza-Bolibarko udal ordezkariak banatu zituen. Gai emaile beharretan Rakel Anitua aritu zen.
Epaimahaia Ander Txakartegik, Nahikari Ayok, Jurgi Fuentesek eta Mirari Azulak osotu zuen. Itziar Basterretxeak egin zituen idazkari lanak.