Berriatuko mendi bizikleta martxak
150 lagun inguru batu zituen zapatuan. BTT martxen
zirkuituko lehen proba izan zen Berriatukoa, eta antolatzaileek sekulako balorazio ona egin dute. Denboraldiko lehen proba honetan primerako giroa egon zen, eta eguraldia ere lagun izan zuten. “Mendian ez zen egon lokatzik, eta, modu horretara, mendian lasai ibiltzeko moduko eguraldia egin zuen. Horrez gain, inork ez zuen minik hartu, eta hori interesgarria izan zen”, argitu dute antolatzaileek. Aukeran bi martxa egon ziren; 35 kilometroko luzea eta 20 kilometroko motza. Horrez gain, umeek gurasoekin ibilbide “alternatibo” motzago bat egiteko aukera izan zuten.