Mutrikutik eta Arnora arteko ibilbideak jendetza bilduko du aurten ere. Hamargarren Arnoko mendi lasterketa eta ibilaldia egingo dira
domekan, eta 111 korrikalarik eta beste 166 mendizalek eman dute izena Burumendi Mendizale Elkarteak antolatutako probetarako.
10:00etan aterako dira Txurruka plazatik Arnorantz
lasterketako parte hartzaileak eta 22 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Dortsalak probaren egunean bertan hartu ahalko dituzte 08:30etik 09:50era bitartean.
Mendizaleak,
08:00etan izango dute irteera ordua.
Urtero bezala, Mutriku inguratzen duten bideetatik eta Arnoko tontorra gaindituz igaroko da proba eta hauek izango dira igaroko dituzten puntu esanguratsuenak: San Juan, Kalbaixo, Apain, Arnoko kurutzea, Arnoko aterpea, Ameikutz, Kostolamendi, Armentxa, Berrosasi, Santakutz, Pikupe, Galdona, Santa Elena eta Mutriku.
Kontrolak
Antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu
Arnon eta Galdonan eta bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da gune horietan egingo dituzte-eta igarotze kontrolak. Mendizaleek 5 ordu eta 15 minutuko epe-muga izango dute ibilaldia bukatzeko; lasterkariek berriz, 3 ordu eta 15 minutuko epea dutela zehaztu dute antolatzaileek.
Guztira,
zazpi hornidura gune jarriko dituzte Burumendi mendi taldekoek parte hartzaileei ura emateko, eta gainera hauetako hirutan fruta, produktu energetikoak eta freskagarriak ere eskainiko dizkiete. Hornidura guneak Apainen, Arnoko aterpean, Kostolamendin, Berrosasin, Pikupen, Galdonan eta helmugan egongo dira.
Lasterketan parte hartzeko izen emotea itxita dago baina, mendizaleentzat izena emateko postu bat jarriko dute bertan egunean 07:00etatik 07:50era Txurruka plazan.