Bosgarren ibilaldi osasungarria egingo dute bihar Ondarroan
Adin guztiak direlako onak kirola egiteko, bosgarren ibilaldi osasungarria egingo dute bihar, barikua, Ondarroan. Hiru kilometro inguruko ibilbidea izango da 10:00etan Zaldupe kiroldegi aurretik irtenda. Herrian zehar luzatuko den den zirkuitu bat egingo dute parte hartzen duten ibiltariek monitoreen laguntzagaz.