Hezkidetzaren inguruko hitzaldia egingo dute gaur Mutrikun
                    
            
                     Emakumeak Mutrikun Abixan elkarteak hezkidetzaren inguruko hitzaldia antolatu du gaurko.18:30etan batuko dira Luardon. Neska-mutilen hezkuntzak berdintasunean oinarrituta egoteari buruz arituko dira. Hezkidetzaren nondik norakoak, eta berdintasunaren bidean eman beharreko pausoak eztabaidatuko dituzte. Guraso eta irakasleez gain, gaiarekiko kezka edo ardura duten guztiei bertaratzeko dei egin diete antolatzaileek.