La Caixa Fundazioko Gizarte Ekintzak 10.000 euroko laguntza eman dio Markina-Xemeingo Izarbidean elkarteari.
Elkarteak diru laguntzak «beharrezkoak» direla esan du.
Beste sei proiektuk ere jaso dute La Caixak emandako diru laguntza. «Zazpi proiektu aukeratu ditu La Caixa Fundazioak Euskal Herri osoan, eta horietako bat da Izarbideanena».
Orain arte La Caixak «bulegotik» laguntzen ziela azaldu dute Izarbideanekoek. Baina aurten Gizarte Ekintzara eskaera egin eta proiektua aurkeztu zutela argitu dute.
La Caixako ordezkarien esanetan, «pozgarria da horrelako proiektuei laguntza ematea».
Elkartekoek laguntzen beharra azpimarratu zuten. «Izarbideanen moduko proiektuek etorkizunean jarraipena edukitzeko beharrezkoak dira diru laguntzak».
La Caixa Fundazioko Gizarte Ekintzak eta Izarbideanek herenegun sinatu zuten diru laguntzaren hitzarmena, elkarteak Markina-Xemeinen duen egoitzan.