Munitibarko Bengola energia berriztagarrien interpretazio-zentroa
herritarrentzat zabalik dago. Aurretik ikasleen bisitaldiak jaso dituen arren, atzo egin zuten inaugurazio ekitaldi ofiziala.
Inaugurazioan egon dira
Iosu Madariaga Bizkaiko Foru Aldundiko ingurumen diputatua, Lea Ibarra
Mankomunazgoko kideak,
eskualdeko alkateak eta kultura eta turismoko ordezkariak.
Mikel Ansotegi Lea Ibarra Mankomunazgoko lehendakariak azaldu duenez,
«helburua da bai ikastetxeetako ikasleak, eta herritarrak bertara etorri eta energia berriztagarriak ezagutzea». Azken batean, energia berriztagarriak direlako etorkizuna. «Energia berdeak dira etorkizuna, eta gazteak dira horrek ezagutu, kontzientziatu eta garatu behar dituztenak», zehaztu du.
Iosu Madariaga Aldundiko ingurumen diputatuak ere energia berriztagarriak ezagutzearen eta horiek ingurumenean duten eraginaz jabetzearen «garrantzia» aipatu du: «Kontua da jakitea zelan gutxitu edo mugatu eragin horiek. Horretarako jakin behar da zelan murriztu energiaren kontsumoa, eta zein energia mota erabili eragina txikitzeko».
Interpretazio zentroan energia berriztagarria sortzeko modu desberdinei buruzko informazio eta azalpenak daude; XIV. eta XVI. mendeetako burdinola biren aztarnak daude Bengolako gune geolokioan
Interpretazio zentroan
energia berriztagarria sortzeko modu desberdinei buruzko informazio eta azalpenak daude. «Haize erroten funtzionamendua, hau da, energia eolikoa, biomasarena, ura turbinen bidez zelan bihurtzen den energia, maremotriza… denak daude», dio Ansotegik.
Lehena eta oraina
Lehen solairuan ipinitako horma-irudietan jaso dituzte azalpenak eta argazkiak, hainbat bideoz lagunduta. Horietan bildu dituzte energia geotermikoa, biomasa, indar fotobolkaikoa eta termikoa, eolikoa eta urarekin sortzen diren energia motak.Horrez gain, bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du Bengolak. Horretarako komeni da aldez aurretik erreserbatzea 649 795 484 telefono zenbakian.
Bestalde,
antzinako burdinolak eta errotak zelan funtzionatzen zuten ere azaltzen dute zentroan. Ansotegiren berbetan, «uztartze bat da, azken batean uraren indarrarekin funtzionatzen zuten lehengo industriak edo faktoriak, eta hortaz, badauka lotura energia berriztagarriekin».
Hain zuzen ere, XIV. eta XVI. mendeetako burdinola biren aztarnak daude Bengolako gune geolokioan. XIV. mendekoa Bizkaian dokumentatutako antzinakoena da.
Baina, teoria bakarrik ez, sotoan dagoen turbina elektrikoa eta goiko solairuko eguzki plakak ere ikusgai daude, adibide praktiko moduan. Bestalde, tailerrak egiteko gela dago beheko solairuan.
Kanpoaldean, berriz,
energia berriztagarrien parkea dago, hiru gunetan banatuta. Energia eolikoaren gunean haize errota bi daude; Euskal Autonomia Erkidegoan ipinitako lehenengoak dira.
Energia hidraulikoaren gunean antzinako ubidea dago, eta azkenik, aisialdiko gunean baratze-lorategia, zubiak, eguzki ordularia eta zhen lorategia daude.
Ingurune pribilegiatua
Bengola ingurune paregabean dago, eta Lea Ibarra Mankomunazgoko presidenteak dioenez, «bada interpretazioa egiteko lekutxo bat Lea ibarra ingurua ezagutzea ere». Leku «pribilegiatua» dela dio. Oiz mendiaren azpian, eta Lea erreka hasten dan lekutik oso metro gutxira dago. Hain zuzen ere, Lea ibilbidea, Mendexako Karraspio hondartzararte doana bertan hasten da.«20 bat kilometro dira; ibilbidean zehar naturarekin gozatzeko eta trankil-trankil paseatzeko aukera ederra dago», esan du Ansotegik.
Oiz mendiaren azpian, eta Lea erreka hasten dan lekutik oso metro gutxira dago. Hain zuzen ere, Lea ibilbidea, Mendexako Karraspio hondartzararte doana bertan hasten da
Gainera,
errekaren bidetik paseatzean garai bateko jardueraren aztarnak ikus daitezke. Izan ere, Lea ibaian lehenengoz garatu zen teknologia hidraulikoa. Gogoratu behar da, Bizkaia Europako burdinazko manufakturaren hornitzaile nagusienetakoa izan zela XVI. eta XVIII. mendeetan.
Garai hartan eskualdean bizi zen Pedro Bernardo Villareal de Berriz oso garrantzitsua izan zen Lea ibarraren garapenean.Aitzindaria izan zen eta Euskal Herriaren aurrerapen teknikoan zein ekonomikoan zeresan nabarmena izan zuen. Haren lanaren ondorio dira Aulesti eta Gizaburuaga artean dauden garai bateko ingeniaritza asmakizun bitxiak. Hortaz ibilbidean inguruaz gozatuz eskualdeko historiaren parte bat ezagutu daiteke.
Argazki galeria [nggallery ID=155]