Agenda 21erako proposamenak egin dizkiote Markina-Xemeingo ikasleek udalari
Ingurumenari lotuta, herrian zer hobetu daitekeen adierazi dute ikasleek. Bekobenta eskolako eta Bera Kruz ikastolako ikasleak urte osoan egon dira Agenda 21a lantzen eta gaur goizean udaletxera joan dira udal ordezkariei euren proposamenak luzatzeko. Juanjo Txurruka alkateak hartu ditu ikasleak udaletxeko bilkura aretoan.