Mako motako marrazoa (marrazo zuriaren familiakoa) hilda aurkitu dute Lekeitioko arrantzaleek, eta berriro uretara itzuli dute, sareetatik askatu ostean. Sekula ikusi duten marrazorik handiena izan dela jakitera eman dute arrantzaleek. “Txikiagoak askatu ditugu sareetatik baina horrelako handirik ez dugu ikusi”, azaldu dute.