Altamirako bildumaren barruan sartuko da. Altamira 1985ean bihurtu zen Gizateriaren Ondare eta 2008tik aurrera izendapena Kantauri eta Pirineoetako margoak dituzten koba guztietara zabaldu zen.
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, irizpide horien arabera, garratxako koba ezin izango da inoiz bisitatu, publikoari zarratuta geratuko da betiko. “Barruan dagoen altxorraren kontserbazioa da arrazoia. Pinturak, tamalez, oso ezabatuta daude denboraren eraginez eta kobaren erabilera handia izan delako historian zehar”, argitu du udalak.
Kobazuloaren eskuduntza Bizkaiko Foru Aldundiarena izango da, baina lekeitiarrek ere izango dute ardura. Etorkizunari begira, aurkikuntza zabaltzeko zer egingo duten erabaki beharko dute orain: erreplika bat, bisita birtualak…
Ahal bezain laster panel informatiboak ere jarriko ditu udalak herriko gune batzuetan, BFAren laguntzagaz, eta urriko Europako Ondare Jardunaldietan, aurkikuntza egin duten Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoak Lekeition egongo direla aurreratu dute.