Mutrikuko XV. Ikurriña traineru estropada lehiatuko da, bihar,
zapatua Mutrikuko portu inguruan. Estropada
17:00etan hasiko da; zortzi ontzi binaka aterako dira eta beste bederatzi ontzi hiru tandatan aterako dira hirunaka.
Hamalau traineruk hartuko dute parte. Gipuzkoatik: Orio, Sanpedrotarra, Hondarribia, Getariako, Zumaiako Telmo Deun, Zarautz, eta Illunbe-Trintxerpe; Bizkaitik: Portugalete, Isuntza, Zierbana, Kaiku, Itsasoko Ama, Ondarroa, Arkote, Elantxobe eta Getxo Arraun.
Galiziara
Asteburu honetan jokatuko da bai eta Meira-Moañan (Pontevedra, Galizia) Espainiako trainerillen txapelketa ere. Bertan egongo da joan den asteburuan Mutrikun lehiatu zen Euskadiko txapelketako txapelduna, Bermeo. Urdaibai eta Zierbana senior mailan eta Ondarroa gazteetan izango dira Bizkaiko ordezkari bakarrak.
Danetara, 26 trainerillak hartuko dute parte. Ondarroak, Euskadiko txapelketako brontzeak, Mecos, Cabo da Cruz, Tiran, Riaxo, Robaleira, San Pantaleon eta Castro izango ditu aurkari.