Preso gaixoak etxera ekartzeko aldarriak Ondarroako kaleak bete ditu
https://www.youtube.com/watch?v=VF9vqohYmvM Ehunka lagun batu dira gaur eguerdian [maiatzak 31] larriki gaixo dauden presoak etxeratzeko eskatzeko. 12:30ean zegoen Manifestazio Nazionalaren hitzordua jarrita Alamedan, baina, ordu horretarako Alameda eta inguruak jendez gainezka zeuden. Puntu-puntuan Kantoipe aldera abiatu da Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera! lema zeraman manifestaldia. Euren aurretik, larriki gaixo dauden 12 presoak irudikatzen zituzten beste horrenbeste pertsona joan dira burdin barra beltzen itxurako kartzela ateen atzean.
Hauek, lehen eta behin, eskerrak eman nahi izan die Ondarroara hurbildu diren guztiei. Inhar Olano izan da hitza hartzen lehena;
Alamedako taulagainean, besteak beste, giza eskubideen urraketa sistematikoan oinarrituriko espainiar eta frantziar espetxe politikak mendekua duela iturri eta helburu esan dute. “Adibideak lazgarriak bezain muturrekoak dira. Ventura Tome, Aitzol Gogortza, Ibon Fernandez Iradi, Txus Martin. Minbizietaz ari gara, transtorno konpultsiboetaz, eskleroziaz, bihotz arazoetaz, bizitza bera kinka larrian jarri dezakete gaixotasunetaz”, gaineratu du Olanok. Hain zuzen ere, Ibon Iparragirreren egoera, espetxe politika horren lekukoa dela azpimarratu du Iera Arantzamendi Iparra Galdu Baik plataformako kideak. “Ibonek espetxealdi arindua zuen gaixotasun larri baten ondorioz, eta gaur bere egoerak txarrera besterik ez du egiten ari Espainiar Estatuak espetxean presondegian mantentzen duen bitartean. Are gehiago, dispertsio politikaren bidez, etxetik eta bere gaixotasuna artatzen duen Basurtuko ospitaletik urruntzen duenean. Egun Navarcarneroko espetxean duten gisa. Alarma guztiak piztu dira Ibonen egoeragaitik, doako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirin krudelenetarikoa bihurtzeraino”, esan du Alamedan. Arantzamendiren eta Olanoren berbak Mikel Etxaburu ondarrutar idazlearen hitzek eta Jon Kirru Iparragirre musikariaren gitar soinuek tartekatu dituzte. Musikak eta hitzek lagunduta, momentu hunkigarriak bizi izan dira Alamedako zuhaitzen azpian. Era berean, larriki gaixo dauden presoen berehalako askatasuna eta hori ahalbidetzen den bitartean gertuko espetxe batera hurbiltzea eskatu dute Arantzamendik eta Olanok. “Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera lan iraunkor baten beharrean aurkitzen da, bihartik aurrera ere. Herriz herri, auzoz auzo, sektorez sektore, eremuz eremu. Norbanako bakoitzak egin dezakeguna garrantzitsua da eta ezinbestekoa da. Txikitasunetik handitasunera dagoen ibilbide osoari, erabateko balioa emanez. Zu ere, gaixo dauden presoentzat beste oxigeno dosi bat izan zaitezkeelako”, azaldu du Olanok. “Eta jarraituko dugu bai. Giza Eskubideak errespetatuak eta beteak izan daitezen aldarrikatzen jarraituko dugu. Gatazka eta euskal jendearteak behar duen konponbidea exigitzen eta eskuratzen. Bake eszenatoki bat guztion artean eraikitzen. Ez dugu etsiko egitasmo horretan, ezta pentsatu ere! Presoak eta iheslariak etxeratuko dituen sare herritarra ehuntzen jarraituko dugu. Gaixo dauden presoak eta gainontzeko guztiak, etxera ekarri arte. Guztion artean, lortuko dugu!”, esaten eta txalo zaparrada artean amaitu du Iera Arantzamendik. Argazki galeria [nggallery ID=159]“Iluntasuna darion egoera dramatiko baten ekarri gaitu Alamedara. Gaixo dauden Euskal presoen egoera larriak, alegia”.