
Zaletxuek antolatutako euskal erromeriak egun osoko jaia ekarri zuen herrira. Merkatu plazan batu ziren, goizean, dantzariak zapiak jarri eta prestatzeko, eta Sanpedropetik porturantz abiatu ziren kalejira alaian. Portu erdian eta Itsasalden geldialdia egin zuten dantzarako eta eskoletarako bidean beste dantzaldi batzuk eskaini zituzten Pascual Abaroa kaleko oinezkoen tartean.
Lekeitioko dantzariez gainera, Amorotokoek, Aulestikoek, Ispasterkoek, Bilboko San Inazio auzoko Goierri dantza taldekoek, Leioako dantzariek eta Mungiakoek hartu zuten parte erromerian, bai eta Argentinako emakume batek ere.
Eskoletan bazkalduta, opariak eman zizkieten dantza ikastaroetan klaseak ematen ibili diren lau irakasleei. Gerrikoa eta mahonezko gonak jaso zituzten eskerrik beroenekin batera.
19:30ak aldera elkartu ziren dantzariak plazan Laket taldeagaz eta Baigorriko gaiteroen doinuekin dantzan egiteko. Bete-bete egin zuten plaza.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=158]