Zapatu honetan ospatu dira Amorotoko 25. Pala Txapelketako finalak. Jaialdiadia 17:00etan hasi zen bigarren mailako finalagaz. Horretan, Gabolo-Saisaku bikoteak 40 eta 30 irabazi dute Giputxe-Muxika bikotearen kontra. Bikote biak Amorotokoak ziren.
18:30ak aldera lehen mailako finala jokatu zuten; Jonpu-Eneko (Amoroto) bikoteak 40 eta 25 irabazi dute Kasper (Milloi)-Andoni (Lekeitio) bikotearen aurka. Jonpuk Amorotoko Pala Txapelketako 5. txapela lortu du aurtengoarekin.
Jende asko hurbildu zen finalak ikustera. Txapelketan parte hartu zutenez gain, pala eta orokorrean pilota mundua gustuko duten inguruko jende asko gerturatu zen Amorotra.
Behin jaialdia bukatuta txapelketan parte hartu zutenek afari merienda bat egin dugu Amorotoko Herriko Tabernan.
ARGAZKIAN:
- Goian ezkerrean Jonpu eta Eneko txapelarekin ( 1. mailako txapeldunak)
- Behean ezkerrean Kasper eta Andoni (1. mailako azpitxapeldunak)
- Goian eskuinean Gabolo eta Saisaku ( 2. mailako txapeldunak)
- Behean eskuinean Giputxe eta Muxika (2. mailako azpitxapeldunak)