Mutrikuko Burumendi futbol taldeko senior neskek euskal ligara igotzea lortu dute. Donostiako I
ntxaudi taldearen aurka 2-4 partida amaitu ostean, 2013-2014 denboraldia
Gipuzkoako Lurraldeko txapelketa lehen postuan amaitu dute 25 punturekin. Denboraldi ezinhobea egin dute futbol talde mutrikuarreko neskek.
Oiartzunen Intxaudiren aurka jokatu zuten azken partida hau berdintzea edo irabaztea nahikoa zuten Burumendiko neskek euskal ligara igoera lortzeko. Partidua, galtzen hasi zuten, eta lehen 20 minutuetan aurkarien bi gol jaso zituzten. Hala ere, taldeko kideek ez zuten atzera egin, eta partiduari buelta eman nahian ibili ziren, eta bai lortu ere. Atsedenaldira heldu orduko,
Liernik, Nagore Eluk eta Karmele Lopezek sartutako gol banarekin, 2-3 irabazten sartu ziren aldageletara. Bigarren denboraldia, zertxobait lasaiago hasi zuten, eta partidaren garaipena
Iera Naberanen beste gol batekin Mutrikura ekartzea lortu zuten.