Barikuan, 18:30ean, ozen entzun ziren Kamiñazpi auzoko jaien hasiera iragartzen zituzten bolanderak. Umeen playbackak bete egin zuen parke ingurua eta bete egin zuen karpa. Agertokiaren gainean zein behean ondo baino hobeto pasatu zuten, Txo! Antzerki Kolektiboaren “ateraldiekin”. Azkenean, playback onenaren saria Lorituk taldeko neska-mutilek lortu zuten.
Txo! Antzerki kolektiboa ere ez da aurten saririk barik geratu. Urteetan auzoko jaietan egindako ekarpena eskertu nahi izan diete Kamiñazpiko Jai Batzordeko kideek. Oroigarria jaso dute antzerki taldekoek, “pozik”.

Lorituk taldeak irabazi zuen playback lehiaketa barikuan
Zapatuak ere giro ona ekarri zuen auzora. Goizeko pala txapelketak paella janari egin zion tartea. 13:00etan hasi ziren kuadrillak janaria prestatzen. 15:00etan zen hastekoa bazkaria, eta mahaiaren prestaketan ari zirenek gorabeherak eduki zituzten haizeagaz. Edonola ere, ondo baino hobeto joan ziren bazkal orduak. Amaieran,
Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa izan zen. Herriko berbak asmatzen nahikoa komeri izan zuten biek, bazkaritan bildutakoen gozamenerako, eta hurrengo batean ere etortzeko prest azaldu ziren. “Eskerrik asko bertsolariei, eta ez ahaztu jaiak ez direla bakarrik antolatzen”, esan zuen jai batzordeko kide batek, irribartsu, amaieran. Mus txapelleta, dantzaldia…. ez zen ezer falta izan arratsaldean. Parkea bete-bete egon zen. Gauean luze joan ziren kontzertuak.

Mus txapelketa
Zozketako zenbaki irabazleak
Kamiñazpiko jaietako zenbaki sarituak hurrengoak izan dira: 1. saria: 2.073 (ordezkoa 2.511); 2. saria: 2.905 (ordezkoa 2.701); 3. saria: 1.786 (ordezkoa 2.302).
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=160]