Ekainaren 8a orduko hitzaldia eta ikuskizuna antolatu ditu Gure Esku Dagok Markina-Xemeinen

Tomas Urzainqui Eguenean, 19:00etan Uhagon kulturgunean Tomas Urzainqui abokatu eta historiagile nafarrak Erabakitzeko eskubidea eta libertatearen foruak hitzaldia eskainiko du; barikuan, berriz, Jainko Txiki eta jostalari hura ikuskizuna egongo da 22:00etan Uhagon kulturgunean. Jainko Txiki eta Jostalari Hura Jainko txiki eta jostalari hura  multimedia ikuskizunak Kirmen Uribe idazlearen olerkiak, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika, eta Mikel Valverderen irudiak konbinatzen ditu. Poesia eta musika uztartzen dira lan horretan, sotiltasunez, eta emaitza ikuskizun indartsua, eraginkorra eta guztiz liluragarria da. Lana azaroaren 21ean aurkeztu zuten New Yorkeko Poisson Rouge aretoan, eta azken emanaldiekin dabiltza orain.