
Aurtengo Sorgin gaua antolatzeko joste tailerrak egiten hasi dira. Barikuero 17:00etan batzen dira Aranbaltz kultur elkartearen egoitzan. Halaber, ekainaren 13an ikuskizunerako entsegua egingo dute 19:00etan. Ekainaren 20an, berriz, sorgin dantzaren entsegua egingo dute pilotalekuan, 20:00etan.
Sorgin gauean parte hartu gura dutenak barikuetan tailerretara joaterik ez badute 627 85 88 84 telefonoan eman dezakete izena. Bestela, aranbaltz.ke@hotmail.com helbidera emaila bidalita apuntatu litezke. Barikua baino lehen jakinarazteko dei egin dute antolatzaileek.