‘Urruzunotarrak gehituz’ literatura lehiaketan hiru lekeitiar eta ondarrutar bat saritu dituzte

Karmele Garatea, Ainhoa Gojenola, eta Maialen Irigoien

Karmele Garatea, Ainhoa Gojenola, eta Maialen Irigoien

Gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko lehiaketa da Urruzunotarrak gehituz. Ekimen horretan lau kategoria banatu dituzte, bina kategoria prosan eta poesian. Hain zuzen, prosa arloan saritu dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lau ikasleak.  Lekeitiarren artean, 3. DBH mailakoak dira Ainhoa Gojenola Urrutia, Karmele Garatea Zaballa, eta 4. DBHkoa Maddalen Irigoien Kortabitarte. Mikel Bilbao Burgaña ondarrutarra, berriz, 3. DBH mailako ikaslea da.
Mikel Bilbao Burgaña

Mikel Bilbao Burgaña

Saria irabazita, Elgoibarko Aubixa
aterpetxean irailaren 1etik 4ra egingo duten literatura egonaldian parte hartzeko aukera izango dute.
Sarituak eta lanak
  • Ainhoa Gojenola Urrutia: Faltan bota zaituela
  • Karmele Garatea Zaballa: Itsasoko uraren gorabeherak bezala
  • Maddalen Irigoien Kortabitarte: Eguzkirik ederraren negu usaina
  • Mikel Bilbao Burgaña: Bakardadearen itsasoan