Zapaturako motor irteera antolatu dute Aulestin
Laugarren motor irteera egingo dute Aulestin zapatuan. 09:45ean irtengo dira herriko plazarik, eta moto gidariek Bizkaiko eta Arabako errepideetan zehar egingo dute ibilbidea. Bazkalordurako Ziortza-Bolibarrera helduko dira, eta han bazkalduko dute elkarrekin. Joan gura dutenek egunean bertan eman dezakete izena, edo bestela, aurretik 659 13 28 94 telefono zenbakira deitu.