Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

4.000 bat metro saldu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun, domekako giza katerako

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/06/05
Gure Esku Dagok Etxebarrin egindako ekitaldia

Gure Esku Dagok Etxebarrian egindako ekitaldia

Ekainaren 8rako motorra berotuta dute Lea-Artibaiko eta Mutrikuko herritarrek. Euskal Herriko zein kanpoko bizilagunekin batera, prest dira etzi Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katean parte hartzeko. Hasiera batean Gure Esku Dago dinamikak jarritako muga gainditu dute; 50.000 lagun baino gehiagok eman baitute izena. Bertoko herrietan, esaterako, 3.000 metro inguru saldu dituzte. Hilabeteetako lan, ekimen eta indarrak batuko dituzte han eta hemengo herritarrek domekan. Sexuan, adinean, ideologian, nortasunean… aniztasun ugari izango da, baina helburu bakarra: etorkizuna euskal herritarren esku dagoela aldarrikatzea. Horiek guztiak Durangoko Landako gunetik hasiko dira Iruñera bitarte dauden 123 kilometroak eskuen bidez lotzen. 12:00etan emango dio hasiera ekitaldiari adarraren hotsak, eta ordu erdiz, etenik barik lotuta egongo dira hiriburu biak, berriro ere, soinu bera entzun arte. Hala ere, antolatzaileek 10:00etarako nor bere kilometroan egoteko eskatu dute. Giza katea bukatuta, egitarauagaz aurrera egingo dute Iruñean, Etxarri Aranatzen, Durangon, Lazkaon eta Bergaran. Hala, 14:00etatik 20:00etara izango da zer egin herri horietan. Eguna oraindik heltzear den arren, dinamika jada «arrakastatsua» dela aitortu du Gure Esku Dagok: «Herri askotan, sentsibilitate politiko ezberdineko jendea bildu da norabide berean». Asko izango dira domekako hitzorduagaz bat egingo dutenak, eta horiek guztiak antolatzea ez da lan erraza izango; horregatik, antolatzaileen gomendioei kasu egiteko deia egin dute. Autobusek lehentasuna Autobusek lehentasuna izango dutela azaldu dute; hortaz, «garrio modurik erraz, eroso eta egokiena» izango dela diote.Herrietako antolatzaileek ordua baino lehenago geltokietan egoteko deia egin dute. Kotxez joatea erabakitzen dutenek, aldiz, aurreko eta atzeko kristalean argi ikusteko moduan adierazi beharko dute zein kilometrora doazen, horren arabera, toki batera edo bestera bidaliko baitituzte aparkatzera. Halaber, errepidea ez dela zati guztietan moztuta egongo eta, segurtasun arauak errespetatzea ere eskatu du Gure Esku Dagok. Bestalde, katea errepide ezkerraldean osatuko dutela jakinarazi dute, Durangotik Iruñerako norabidean. Domekakoa zita garrantzitsua izango dela argi du Gure Esku Dagok; dena den, ez du ekimenaren amaiera bertan jarriko, aurrerantzean ere, ekitaldi desberdinak antolatzeko asmoa baitute. METROAK ETA AUTOBUSAK, HERRIZ HERRI
  • Aulesti. 166 metro eta 200 makiseta saldu dituzte. 167 herritar joango dira hiru autobusetan. Domekan autobusa 09:00etan aterako da, Torrezelaitik. Itzulera orduak: autobus bat 14:30-15:00 bitartean aterako da, Durangotik; beste biak 19:00etan aterako dira.
  • Berriatua. 123 metro saldu dituzte. Autobusak 09:00etan aterako dira, plazatik. Itzulera ordua: 19:00etan, Durangotik.
  • Etxebarria. 128 metro saldu dituzte. 155 lagun joango dira autobusean. Hiru autobus egongo dira; euretako bik 19:00etan egingo dute buelta Durangotik. Ziortza-Bolibarkoekin partekatuko duten besteak 14:30ean egingo du buelta herrira. Autobusak 08:30ean irtengo dute Olaia aurretik.
  • Lekeitio. 985 metro salduta zeuzkaten joan den asteburuan eta 1.000ra heltzea dute helburu geratzen diren egunetan. 18 autobus irtengo dira Arropaindik eta 08:30ean jarri dute hitzordua antolatzaileek 10:00etarako Elorrion egoteko.
  • Markina-Xemein. Markina-Xemeindik 10 autobusek irtengo dute. Txarakaneko eta Arregin etxeen artean dagoen oinezkoen plazan elkartu, eta, handik, antolatzaileek esandakoan, autobusetara bideratu dituzte bidaiariak. Autobusek 09:00 urtengo dute Aldaola kaletik. Bi autobus 14:30 ean bueltatuko dira eta beste 8rak 19:00etan. 13. kilometroan 1.150 metro saldu dira Etxebarria, Ziortza-Bolibar, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Ispaster, Berriatua eta Markina-Xemeinen artean.
  • Mendexa. 08:30ean irtengo du autobusak Eleixaldetik. Bueltako autobusa 18:30ean izango da Durangon.
  • Mutriku. 400 herritarretik gora eman dute izena Mutrikun; denetara 6 autobusek irtengo dute Mutrikutik. Autobusez doazenak 09:30ean goiko autobusen paradan egoteko gomendioa egin dute, bakoitza bere autobuseko txartelarekin. Autobus bakoitzeko arduradunen oharrei jarraitu eta 10:00etarako autobus guztiek paradatik irten beharko dute.
  • Ondarroa. 1067 metro, 750 kamiseta eta 400 zapi saldu dituzte. Denetara 18 autobusek irtengo dute portuko geltokitik. Herritarrei 09:00-09:10ak tartean, bertan egoteko deia egin zaie.
  • Ziortza-Bolibar. 09:00etan plazatik abiatuko da autobusa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.