Ondarroan euskara sustatzeko ekintza planaren nondik norakoen berri emango dute etzi. 10:00etatik aurrera,
Nola ikusten duzu euskara herrian? galdera egingo zaie kofradia zaharreko bigarren solairuan batuko diren denei. «Ondarroan euskararen erabilera oso altua da, baina azkenaldian jendea asko lasaitu dela deritzogu», azaldu dute.
Udaleko euskara sailak adierazi duenez etzi egingo den batzar horretara, aurrekoetan egin zen moduan, edozein joan daiteke. «Nahikoa da euskararen gainean iritzi bat eman nahi izatea». Plan honen inguruan, udazkenaz geroztik,
hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso dituzte. Hauek, esate baterako, idea amankomun asko zehaztu dituzte. «Esate baterako, euskara erabiltzerako orduan eredu falta dago. Hau da, idatzi batzuk euskaraz egiterako garaian ez dago eredurik, eta gerokoan jendeari duda asko sortzen zaizkio», gaineratu dute.
Beste urrats bat
Udazkenetik jaso diren ekarpen guztiekin euskara plana osatzen ibili da Ondarroako Udala. Eta orain, ostera, udazkenean hasitako prozesuaren azken txanpan sartuko da. Plan guzti honen inguruan, besteak beste, lan munduan, aisialdian eta hezkuntzan dabiltzanek euren ekarpenak egin dituzte, eta hauek euskara nola dagoen adierazi dute. Atera dituzten ekarpenen artean,
herri hizkera lantzea ere
beharrezkoa dela ikusi dute. «Euskaldun sendoa izateko, nondik hasi pentsatu beharra dugu. Herri hizkuntza zer edo zer abandonatua eduki dugu, eta horri balore gehiago eman behar zaio. Ondarrutarrez aritzen garenean askok barre eta burla ere egiten digute berba egiten dugun eragatik, baina gureari ekin beharra diogu berau ez galtzeko. Askok, ondarrutarrez berba egitea txarto dagoela pentsatzen dute, lotsatu ere egiten dira, eta ez dute erabiltzen.Hurrengo belaunaldiei ere euskara jatorra transmititzeko».