Euskaraz gara leloagaz bat egin eta hilaren 14an Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deialdia egingo du Markina-Xemeingo Udalak
hilaren 13an, 20:00etan, Goiko Portalean.
Mosaiko erraldoian
Euskaraz gara leloa osatuko dute herritarrek batean eta bestean. Ekintza horregaz, udalak hilaren 14an Uemak antolatuta
Tolosan egingo den jaian parte hartzeko deia egingo die herritarrei. «Lehen Uema Eguna zena, aurten Udalerri Euskaldunen Eguna izatera pasatu da. Izan ere, Ueman ez dauden beste udalerri euskaldunak ere jaira gonbidatu nahi izan ditugu», azaldu dute Uemako ordezkariek.
Markina-Xemeingo
Udalak Tolosara joateko
autobusa ipiniko du. Eta
izena emateko epea zabalik dagoela jakitera eman du, hilaren 10era arte. Horrela ba, herritarrek udaletxeko harrerara joan beharko dute izena ematera.
«Arnasguneen beharra»
Aulestiko Udalak ere herritarrei hilaren 14an egingo den jaian parte hartzeko gonbitea egin die, besteak beste, webgunean ekainaren 14ko jai egunaren kartela argitaratuz.
Bateko eta besteko herritarrekin, ekainaren 14an, udalerri euskaldunek egun osoko jaia egingo dute, Tolosan.