'Kartzela eta gaixotasuna' hitzaldia egingo dute zapatuan Ondarroako Alamedan
Bihar Kartzela eta gaixotasuna deritzon hitzaldia egingo da Alamedan. 12:30etik aurrera, preso dauden gaixoek kartzelako egoera nola bizi duten azalduko dute. Gaian adituak diren pertsonak egongo dira bertan: Fernando Arburua Jaiki Hadi elkarteko medikua, Gotzone Lopez de Luzuriaga preso ohia eta Ondarroako mediku bat egongo dira, hurrenez hurren.