Amaia Elguezabal eta Francisco Javier Olea
Bigarren ustez, Zornotzako Ibarra sagardotegian,
Koroideremiaren aldeko Elkartasun Afaria egingo da.
Datorren barikuan,
21:00etatik aurrera aurreko urteko afariaren arrakasta errepikatzea gustatuko litzaieke
Aulestin bizi diren Franciso Javier Olea eta Amaia Elguezabal herritarrei. Euren
seme-alabek koroideremia pairatzen dute, eta berari aurre egiteko eta ikerlanei gene terapia bat garatu dezaten laguntzen diete. “Afari honen moduko ekintzen bidez diru laguntzak biltzen ari gara”, azaldu dute gurasoek.
Afariaren prezioa 35 eurotakoa da, eta kopuru honetatik
15 euro Koroideremiaren ikerketara zuzenduko direla jakin arazi dute.
Afarira joan nahi dutenek honako telefono hauetara deituta lor ditzateke sarrerak:
- Aulesti. Tere Atxurra (679 185 713 – 94 627 90 56). Nieves Goitiandia (660 517 536 – 94 627 90 92)
- Markina-Xemein. Xuri Burdindegia (94 616 75 26)
Horrez gain, Amaia Elguezabali (696 38 12 92) eta Fran OleariĀ (605 777 805) telefonoetara deituta ere eska daitezke.
Kausari lagundu nahi diotenak, gainera, Laboral Kutxako
3035 0032 13 0320054381 kontu korrontean egin ditzakete euren ekarpenak.
Apurka-apurka, itsutzen
Euren lau seme-alabek kaltetutako gene bat dela eta, Koroideremia gaixotasun arraroa pairatzen dute. Hiru semeak gaixotasun honek kaltetuta daude eta alaba ere gaixotasunaren eramailea da.
Gaixotasunak begiko erretina eta koroidea hondatzen ditu, eta hiru semeak apurka-apurka ikusmena galtzen ari dira, guztiz itsutzera heldu arte.
Afariko menua
- Bakailo tortilla
- Haragi tortilla
- Jamoiz eta gaztaz beteriko kroketak
- Txuleta
- Gazta tarta
- Ogia eta kafea
- Sagardoa eta ura
Gaixotasunari informazio gehiago nahi izanez gero,
www.coroideremia.org weborria bisitatu daiteke.