Miren Agur Meabek Zazpi Kale saria jaso du
Iazko Bilboko Liburu Azokan lekeitiarrak idatzitako Kristalezko begi bat liburua izan zelako gehien saldu zena. Susa argitaletxeak kaleratu zuen eleberri hori, iazko udaberrian.
Lekeitioko idazleak hil berri zaion aita izan du gogoan saria jasotzean: “Berarekiko harremana eta guraso zaharren zaintza badira liburuaren atal bat, eta irakurleen artean asko komentatu den atala”. Horregatik eta aitak piztu dion “garragatik” eskaini dio saria.