
https://www.youtube.com/watch?v=BtiYN--4orU&feature=youtu.be Banan bana, eskuak elkarri emanda, milaka eta milaka herritarrek Durango eta Iruñea lotu dituzte, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek metro asko saldu dituzte eta Elorrio eta Bergara artean kokatu dira. Guztira 150.000 herritarrek parte hartu dute giza katean, gutxi gorabehera.