
Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunagaz batera, Enpresa Berrien II. Azoka ospatuko da Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren eskutik.
Hamabost ekintzaileren lana ezagutzeko aukera egongo da frontoi txikian. Goizean, postuak jarriko dituzte ekintzaileek frontoian eta azken urteetan sortu dituzten enpresak eta egiten duten lana ezagutzera emango dituzte.
12:00etan, berriz,
Kontrako Eztarria programan parte hartzen duten Saioa Lopez berriatuarra eta Jon Plazaolagaz solasaldia egingo da, eta ostean, «ekintzaileen arteko hartu emonak estutzeko asmoz», bazkaria izango dute.
Bazkalostean, Ekintzaile Egunari amaiera emateko, VII. Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa egingo dute jatetxean bertan.