Kanpaina gaur [ekainak 11] gauerdian amaituko zela erabaki zuten atzo, baina beste bederatzi orduz zabaldu dute gaur aurtengo antxoaren kostera. Horrela ba, 09:00etan amaitu da aurtengo antxoa kanpaina. Hori dela eta, Ondarroako portuan zeuden baxurako itsasontzi guztiak aurtengo kanpainako azken antxoak arrantzatzera irten zuten. Hain zuzen ere, eguna egitearekin batera, baxurako ontziak bueltan ziren, antxoaz beteta. 36.000 kilo antxoa sartu dira, gehiena handia.
“Erosleak antxoa handiagoaren zain egon direla esan dute Ondarroako bentako arduradunek; porturatutako azken antxoa tamaina handiagokoa izan dela eta, ondo kotizatu dela esan dute kofradiako arduradunek”
Erosleak antxoa handiagoaren zain egon dira kanpaina osoan, eta “oso ondo kotizatu” da sartu den neurri handiagoko arraina. “Ez denez gehiegirik sartu, nahiko garesti saldu da. 7 eta 8 euro bitartean saldu da”, azaldu dute Kalare Deuna kofradiatik. Sartu den antxoa txiki apurra 2 euro inguruan ibili da, porturatu den azkena izan denez, ohikoa baino garestiago egin du salmentan. Batazbeste 4,8 euro egin ditu gaur antxoak bentan.
Bestalde, antxoa kanpaina osoari dagokionez, denetara, 5.600.000 kilo antxoa inguru saldu dira kalare deuna kofradian. Kanpaina hasierako albistea:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.